
159. zk., 2023ko abuztuaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4004
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Juan Manuel Machimbarrena Garagorri jaunak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Juan Manuel Machimbarrena Garagorri jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***0588**. Kodea: AGC8L1-D00302-15. Jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Saila: Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko uztailaren 27a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS