Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2023ko abuztuaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4000

IRAGARKIA, Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatzeko eta ustiatzeko herri-jabariko emakida emateko eskaintzarik onena hautatzeko lehiaketa publikoari buruzkoa.

1.– Entitate adjudikatzailea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

2.– Prozeduraren xedea: Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatzeko eta ustiatzeko herri-jabariko emakida ematea.

3.– Adjudikatzeko prozedura, modua eta izapideak:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 7.245,15 euro/urte, BEZ kanpo.

5.– Behin-behineko bermea: 1.000 euro.

6.– Informazioa lortzea: Eusko Jaurlaritzaren Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

Dokumentazioaren inguruko kontsultak idatziz egin beharko dira, Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren bitartez, eta, gutxienez, proposamenak jasotzeko adierazitako azken eguna baino zazpi (7) egun lehenago.

Era berean, plataforma horretan kontsultatu ahal izango dira lehiaketaren inguruko agiriak eta dokumentazioa.

7.– Eskaera egiteko eskakizunak: oinarrien agirian zehaztutakoak.

8.– Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko epea: hiru hilabete, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformako Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

b) Eskaintza osatzeko dokumentazioa: oinarrien agirietan zehaztu da.

c) Aurkezteko lekua: Honen bitartez deitzen den lehiaketan parte hartzeko eskaerak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman aurkeztu beharko dira, hemen: https://www.contratacion.euskadi.eus/hasiera/

d) Modua: Lizitazioa elektronikoa izango da; hortaz, lizitatzaileek nahitaez prestatu eta aurkeztu beharko dituzte eskaintzak formatu elektronikoan, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren lizitazio elektronikoko zerbitzuen bitartez. Ez dira onartuko modu horretan aurkezten ez diren eskaintzak.

e) Lizitatzaileak eskaintza nahitaez mantendu beharko duen epea: herri-jabariko emakida eman arte.

9.– Eskaintzak irekitzea: Lehiaketaren Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataforman Kontratatzailearen Profilaren iragarki-taulan argitaratuko dira proposamenak aurkezteko azken eguna eta ordua, bai eta eskaintzak irekitzeko egunak eta orduak ere.

10.– Iragarkien gastuak: Adjudikaziodunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 14a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala