
158. zk., 2023ko abuztuaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3999
IRAGARKIA, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2023ko uztailaren 27ko Ebazpenari buruzkoa. Horren bidez, ebatzi da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea 233/2023 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari lotutako administrazio-espedientea (LAB sindikatuak jarri zuen errekurtsoa, honako honen aurka: 2023ko martxoaren 31ko Agindua, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuena), eta ebazpenaren bidez interesdunak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak eskatu du bidatzeko 233/2023 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari lotutako administrazio-espedientea. Errekurtso hori LAB sindikatuak jarri zuen, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko martxoaren 31ko Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko urriaren 13ko 3/2022 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatutako 3/2022 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen abenduaren 11ko 2/2018 Ebazpena, EAEko administrazioko enplegatu publikoen nominei buruzko jarraibideak ematen dituena, 2022ko ordainsarien zenbatekoei dagokienez.
Halaber, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erreferentziako prozesuan interesa izan dezaketen pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatu prozeduran ager daitezen, egokitzat joz gero, beren interes legitimoak defendatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.
Funtzio Publikoko sailburuordea,
JOSE MARÍA ARMENTIA MACAZAGA.
RSS