Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2023ko abuztuaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3994

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 14koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatu eta ustiatzeko adjudikazio-prozedura hastea, eta berau arautzeko oinarriak eta emakidaren baldintzak onartzea.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxean zenbait lan eta eraberritze egitea, ekipamendua hobetzeko eta zerbitzuaren egungo eskariak betetzeko, eta errespetatu egin beharko dira kokapenaren eraikinaren ezaugarri formalak eta egiturazkoak.

Bigarrena.– Hori dela-eta, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak lizitazio bat sustatu nahi du erabilera eta ustiapena adjudikatzeko. Horretarako, portuko jabari publikoko eremua okupatzeko emakida emango da, eta helburu hori betetzeko deitu da lehiaketa hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Nahiz eta egungo administrazio-emakida indarrean egon (2023ko irailaren 30ean iraungiko da), beharrezkoa izango da iraungi aurretik adjudikazio berriaren prozeduraren deialdia hastea, interesdunek proiektuak aurkeztu ahal izatea errazteko, eta, ahal den neurrian, zerbitzua ahalik eta denbora laburrenean etenda egon dadin.

Hirugarrena.– Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 5.2 artikuluak egungo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari esleitzen dio EAEko portuetako politika garatzeko eta betearazteko eskumena, baita autonomia-titulartasuneko portu-sistemaren koordinazioaz eta kontrolaz arduratzea ere. Horrenbestez, egiteko hauek ditu, beste batzuen artean: portuko jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta diziplina ezartzea, eta autonomia-erkidegoko portuetan ematen diren emakidak eta baimenak ematea, aldatzea edo azkentzea.

Laugarrena.– Orain arte esandakoarekin bat etorriz, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7.h) eta 14.1.g) artikuluek Zuzendaritza honi ematen dizkioten eskumenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatu eta ustiatzeko administrazio-emakidaren adjudikazio-prozedura hastea.

Bigarrena.– Bermeoko portuko arrain-lonjako taberna-jatetxea okupatu eta ustiatzeko adjudikazio-prozedura lehiaketa izango dela zehaztea.

Hirugarrena.– Prozedura arautuko duten eta ebazpen honen I. eranskinean dauden oinarrien agiria onestea.

Laugarrena.– Emakida arautuko duten eta ebazpen honen II. eranskinean dauden baldintzak onestea.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontratazio Publikoko Plataformako Kontratatzailearen Profilean argitaratzea ebazpen hau eta prozeduraren iragarkia.

Seigarrena.– Ebazpen honen ondoreak indarrean jarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontratazio Publikoko Plataformako Kontratatzailearen Profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 14a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala