
158. zk., 2023ko abuztuaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3992
EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2023ko uztailaren 17ko Ebazpena zuzentzekoa, non argitaratu baitzen irakasle agregatu baten izendapena (2023-08-07ko EHAA).
Hortaz, errektoreak aipatutako erabakia zuzentzen du, modu honetara:
hau dioen lekuan:
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non Argitaratzen baita Patricia Abelairas Echevarria andreak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Antzinaroaren Historia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Patricia Abelairas Echevarria andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7853**. Kodea: AGC8L1 – D00106-8. Jakintza arloa: Antzinaroaren Historia. Saila: Ikasketa Klasikoak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Antzinaroko Gizarteak eta Kulturak» eta «Erlijioa eta Integrazio Politikoa Antzinaroan».
beste hau esan behar du:
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Patricia Abelairas Echevarria andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko Erabakiak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ekonomia Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek erabaki du Patricia Abelairas Echevarria andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontratatzea. NAN zk.: ***7853**. Kodea: AGC8L1 – D00333-10. Jakintza arloa: Ekonomia Aplikatua. Saila: Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ekonomiarako Sarrera I: Mikroekonomiaren Oinarriak».
Leioa, 2023ko abuztuaren 7a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS