
158. zk., 2023ko abuztuaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3991
AGINDUA, 2023ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Marta Irazoqui Aguirre andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral kargutik kentzea xedatzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urriaren 20ko Aginduaren bidez, ebatzi zen Marta Irazoqui Aguirre andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral izendatzea, izendapen askeko sistemaren bidez (2022ko urriaren 25eko EHAA).
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onesten duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren lanpostua, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6. artikuluak xedatzen duenez, ikuskari zentralak zuzenean egongo dira ikuskari nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoaren arabera,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Marta Irazoqui Aguirre andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2023ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS