Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2023ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3986

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 27koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko aurrekontuetan datozen kredituak 2023ko bigarren hiruhilekoan zenbateraino exekutatu diren argitaratuko dugu –atalka eta kapituluka laburturik–, egin diren aldaketekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko kontrol ekonomikoa eta kontabilitatearen erabilera garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuko 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebatzi dut argitara ematea 2023ko bigarren hiruhilekoan zenbateraino dauden exekutaturik Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko aurrekontuetan datozen kredituak –atalka eta kapituluka laburturik–, egin diren aldaketekin batera. Ebazpen honi erantsita doaz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,

FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala