Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2023ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3985

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 20koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendarirena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen balorazio-batzordeko kideak.

2023ko ekainaren 7an argitaratu zen EHAAn 2023ko maiatzaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituena, 2023ko ekitaldirako.

Agindu horren 6.2 oinarriaren arabera, balorazio-batzorde bat sortuko da, zuzendaritza eskudunari atxikitako hiru pertsonak osatuko dutena. Horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira. Horiek guztiak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusi da.

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez 2023ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-batzordeko kide (batzorde horrek egingo du ebazpen-proposamena):

Batzordeburua:

– Iker Guzman Muñoz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen Defentsarako eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Marcos Barroso Vinagre jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; idazkari jardungo du.

– Ana Gutierrez Ibañez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Honako hauek izango dira ordezkoak:

Batzordeburua:

– Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Ana Isabel Penedo Delgado, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo luke.

– M.ª Carmen Gonzalez Hernandez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 20a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala