Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2023ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3980

EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko unibertsitateko errektorearena, 2023ko uztailaren 11ko Ebazpena zuzentzekoa, non argitaratu baitzen José Antonio Elexpuru Camiruaga jaunak gainditu egin duela 2022ko abenduaren 12ko ebazpenaren bidez dei egindako hautaketa prozesua, «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzekoa (2022ko abenduaren 26ko EHAA).

Hortaz, errektoreak aipatutako erabakia zuzentzen du, modu honetara:

Hau dioen lekuan:

(...) «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Beste hau esan behar du:

(...) «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat (lotutako plaza) betetzeko.

Hau dioen lekuan:

Errektore honek ebatzi du José Antonio Elexpuru Camiruaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2866**. Kodea: AGC8L1-D00144-3.

Beste hau esan behar du:

Errektore honek ebatzi du José Antonio Elexpuru Camiruaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontratatzea. NAN zk.: ***2866**. Kodea: AGVP6L1-D00144-3.

Leioa, 2023ko abuztuaren 4a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala