Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2023ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3971

AGINDUA, 2023ko uztailaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako agindu honen edukia: Agindua, 2023ko uztailaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko apirilaren 19ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez arautzen eta iragartzen dira 2023ko ekitaldian jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortzeko eta mantentzeko dirulaguntzak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

AURREKARIAK

1.– 2023ko apirilaren 27an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 19ko Agindua. Agindu horrek arautzen eta iragartzen ditu 2023ko ekitaldian jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortzeko eta mantentzeko dirulaguntzak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2.– 2023ko apirilaren 19ko Aginduaren 14. artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko aginduaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei ebazpena banan-banan jakinaraztea.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, I. eta II. eranskinetan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 19ko Aginduaren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda, eta ezetsitako eskabideen zerrenda.

Bigarrena.– Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesatu guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala