Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2023ko abuztuaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IRUNGO UDALA
3966

IRAGARKIA, Irungo Alardeko 6.3.01 eremuko babes publikoko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko deialdian eta oinarrietan onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzeari buruzkoa.

Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa/Sociedad Pública de Vivienda de Irun, S.A.U.– Irunvi-ren Administrazio Kontseiluak, 2023ko uztailaren 27an egindako bileran, «Irungo 6.3.01 Alarde eremuan babes publikoko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozeduran onartu eta baztertu ziren parte-hartzaileen eta IRUNVIko administrazio-kontseiluak 2023ko ekainaren 15ean onetsi zituen behin-behineko zerrenden gainean jendaurreko izapide-epean aurkeztutako alegazioei buruzko txostena» onartu ondoren, honako hau onartu du:

• Prozeduran baztertutako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda.

• Prozeduran onartutako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda kupoka eta azpikupoka.

• Hautatutako behin-behineko esleipendunen zerrenda, esleitutako etxebizitza adierazita.

• Itxaron-zerrendak kupoka eta azpikupoka.

• Onartutako zerrendak Irunviren webgunean argitaratuko dira, eta EHAAn eta Gipuzkoako lurralde historikoan gehien argitaratzen diren euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko direla iragarriko da.

Irun, 2023ko uztailaren 28a.

Irunviko zuzendari-kudeatzailea,

IDOIA YARZA SARDÓN.


Azterketa dokumentala