
155. zk., 2023ko abuztuaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3963
IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 26koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Lurralde Historikoko Barakaldo eta Trapagarango udal-mugarteetan dagoen Iparaixe II parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Iparaixe II parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Kokalekua: Argalario mendiaren inguruan, Barakaldo eta Trapagarango udal-mugarteetan.
– Eskatzailea: Erasp Spain SL
– Ukitutako udal-mugarteak: Barakaldo eta Trapagaran (Bizkaia).
– Haize-sorgailuen kopurua: 5.
– Instalatu den potentzia gordina: 21 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azkenekoz argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 PK) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/procedimiento/ge/web01-a2energi/es/
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS