
155. zk., 2023ko abuztuaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
3956
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako ebazpen honetan zeuden hutsak: Ebazpena, 2023 uztailaren 14koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 14ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia; ebazpen hori 2023ko uztailaren 21eko EHAAn argitaratu da (139. zk.). Hona hemen zuzenketak:
– 2023/3561 (11/5) orrialdean, 4.1 artikuluaren bigarren paragrafoan,
honela dio:
«Errentamendu, renting edo leasing kasuetan, kontratuaren iraupena gutxienez 2024ko abenduaren 31ra arte luzatu beharko da.»
baina honela esan behar du:
«Errentamendu, renting edo leasing kasuetan, kontratuaren iraupena gutxienez 2025eko abenduaren 31ra arte luzatu beharko da.»
– 2023/3561 (11/5) orrialdean, 4.2 artikuluaren lehenengo paragrafoan,
honela dio:
«2.– Diruz lagundutako ekipamenduak eta makinak dirulaguntzaren xede zehatzera bideratuko dira, gutxienez 2024ko abenduaren 31ra arte.»
baina honela esan behar du:
«2.– Diruz lagundutako ekipamenduak eta makinak dirulaguntzaren xede zehatzera bideratuko dira, gutxienez 2025eko abenduaren 31ra arte.»
– 2023/3561 (11/5) orrialdean, 4.4 artikuluan,
honela dio:
«2022ko urtarrilaren 1aren eta dirulaguntza-eskaria aurkeztu den dataren artean.»
baina honela esan behar du:
«2023ko urtarrilaren 1aren eta dirulaguntza-eskaria aurkeztu den dataren artean.»
– 2023/3561 (11/6) orrialdean, 4.7 artikuluan, azken paragrafoa kendu da eta honela idatzita gehitzen da orain:
«– Prestakuntza-zentroa inskribatuta/egiaztatuta dagoen instalazioen alokairua, rentinga edo leasinga, bai eta lanbide-arloko edukien ikaskuntzarekin zuzenean lotuta ez dauden altzari generiko guztiak ere (aulkiak, mahaiak...).»
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 26a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS