
155. zk., 2023ko abuztuaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3955
EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-01-10eko EAO eta 2023-01-10eko EHAA).
2022ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2023-01-10eko EAO eta 2023-01-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitate Sistemarena; martxoaren 23ko EAO), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Idoia Postigo Resa andrea (NAN: ***0101**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00093-39. Jakintza arloa: «Parasitologia». Saila: Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Mikrobiologia eta Parasitologia Deskribatzailea» eta «Medikuntza Tropikala. Gaixotasun Inportatuak eta Bidairiarenak»
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2023ko abuztuaren 2a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS