Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2023ko abuztuaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3945

AGINDUA, 2023ko uztailaren 27koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan, eta sail honetako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian (2023ko ekainaren 30eko EHAA, 124 zk.) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (C1/C2 taldea, 18. maila, 520010/188 kodea) bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala