
152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3892
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian izapidetua izaten ari den 147/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
147/2023 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2023ko otsailaren 21eko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa. Horren bidez ezetsi egin dira 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez deitutako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuan, azpieskala operatiboan, Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako suhiltzaile kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka prozedura horretako zenbait hautagaik aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko uztailaren 17a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS