
152. zk., 2023ko abuztuaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 4 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HAURRESKOLAK
3889
01/07-2023 EBAZPENA, 2023ko uztailaren 27koa, Haurreskolak Partzuergoaren gerentearena, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2023ko ekainaren 15eko 03/06-2023 Akordioaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrendako akatsak zuzentzekoa dena.
Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2023ko ekainaren 15eko 03/06-2023 Akordioaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartu zen.
Akordio horren azken xedapenetatik lehenak ezartzen du Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaiola onartutako zerrendetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.
Lanpostu-zerrenda hori 2023ko uztailaren 26an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 141. zenbakian argitaratu ondoren, zenbait akats antzeman dira, ebazpen honen bidez zuzenduko direnak.
Horren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoaren Gerentziak, honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Ekainaren 15eko 03/06-2023 Akordioan egindako akatsak zuzentzea, eranskinean jasotako xehetasunaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak.
Eibar, 2023ko uztailaren 27a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
ELENA AIZPURU SEGUROLA.
RSS