
150. zk., 2023ko abuztuaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3869
EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 316/2023 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoari buruzkoa.
Eman denez 316/2023 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari buruzko Erabakia, eta ezin izan denez jakinarazi Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako bideetatik, eta 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, honen bidez erabaki hori jakinarazten da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Argitalpen honen bidez jakinarazten den Erabakia hemen dago gordeta eta interesdunen eskura:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza
Araba kalea 45
01006 – Vitoria-Gasteiz
Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko idazkaria,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS