Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2023ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3865

IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 18koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena. Horren bidez, COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko asmoz etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak emateko prozeduren inguruko zenbait ebazpen eta zuzenketa-errekerimendu jakinarazten dira.

Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri dute Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak honako helbide hauetan daude:

• Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

• Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

• Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.

Bilbao, 2023ko uztailaren 18a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala