Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2023ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3859

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2023ko ekainaren 13ko Ebazpena, 2023ko ekainaren 8ko Ebazpenean egindako hutsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da ordaindu gabeko lanengatik eta etxebizitza erabiltzeko eskubidea galtzeagatik egindako laneko kalte-ordainaren erreklamazio bat.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpenaren testu osoa Zerbitzu Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 5. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala