
150. zk., 2023ko abuztuaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3858
IRAGARKIA. Honen bidez, Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legearekin (SPL) ezarritako arau-hausteekin lotuta.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan dago (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).
2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaituta, hogeita hamar egun baliodun dago isuna ordaintzeko (SPL 70 artikulua).
3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, goian adierazitako helbidean eskatuta edo norberaren espediente elektronikoan sartuta. Gutun hori eskuratuta, bertan agertzen diren finantza-erakunde laguntzaileetan edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez (http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordaindu ahal izango da isuna.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2023ko uztailaren 14a.
Ertzaintzako zuzendaria,
VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.
RSS