Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2023ko abuztuaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

MUSKIZKO UDALA
3848

IRAGARKIA, José Antonio Legazpi Busto jauna Muskizko Udaleko Udaltzaingoaren ofizialorde-buru izendatzeari buruzkoa.

Alkate jaunak, 2023ko ekainaren 28ko Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

«Izendapen askeko prozeduraren bidez, Muskizko Udaleko Udaltzaingoaren ofizialorde-buruaren lanpostua behin betiko betetzeko izapidetu den espedienteari dagokionez, honako hauek kontuan hartuta:

AURREKARIAK

– 2023ko otsailaren 24an erabaki zen, alkatetzaren dekretuaren bitartez, 2023. urteko Muskizko Udalaren enplegu-eskaintza publikoa onestea, eta bertan sartuta zegoen Udaltzaingoaren ofizialorde-buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzea, lanpostuen zerrendako aurreikuspenei jarraikiz.

– Enplegu-eskaintza publikoari buruzko iragarkiak 2023ko martxoaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko martxoaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.

– 2023ko martxoaren 22an, alkatetzaren dekretuaren bidez, izendapen askeko prozeduraren bitartez ofizialorde-buruaren lanpostua behin betiko betetzeko oinarriak eta deialdia onetsi ziren.

– Deialdiari eta oinarriei buruzko iragarkiak 2023ko apirilaren 24ko eta maiatzaren 24ko (akatsen zuzenketa) Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.

– Deialdiaren oinarrietan aurrez ikusitakoa betetzeko, aurkeztutako hautagaiei elkarrizketarako deitu zitzaien. Helburua zen lanpostua betetzeari begira egokitasuna ebaluatzea. Egin da elkarrizketa eta hautagaien curriculumak aztertu dira. Hala, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) 80. artikuluan xedatutakoaren babesean,

DEKRETUA

Lehenengoa.– Berdintasunaren, objektibotasunaren, merezimenduen eta gaitasunaren printzipioen arabera, lanpostua betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileetan eskatzen diren eskakizunak betetzen dituela egiaztatu ondoren, izendapen librearen bidez Muskizko Udaleko ofizialorde-buru gisa José Antonio Legazpi Busto jauna izendatzea, aurkeztu diren gainerako hautagaiek baino lanbide-karrera eta -esperientzia zabalagoa baitu lanpostuan.

Bigarrena.– Izendatutako funtzionarioari deitutako lanposturako aurrez ikusten diren ordainsariak esleituko zaizkio.

Hirugarrena.– Ebazpen hau hautatutako pertsonari jakinaraztea, eta adieraztea kargua 2023ko uztailaren 1ean hartu behar duela.

Era berean, Udalarekin ezarriko den harremana dela eta, datu pertsonalen tratamenduaren eta konfidentzialtasun-konpromisoaren berri emango zaio.

Laugarrena.– Ebazpen hau aurkeztu diren gainerako hautagaiei jakinaraztea eta izendapena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Udaleko egoitza elektronikoan argitaratzea».

Hori guztia jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten.

Muskiz, 2023ko uztailaren 27a.

Alkatea,

EDUARDO BRIONES LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala