
150. zk., 2023ko abuztuaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3846
1827/2023 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Jasone Otxandio Loroño andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) kargutik kendu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
531/2023 Ebazpenaren bidez, Miren Jasone Otxandio Loroño andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Jasone Otxandio Loroño andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 11ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 10a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.
RSS