Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2023ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3824

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non Argitaratzen baita Patricia Abelairas Echevarria andreak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Antzinaroaren Historia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Patricia Abelairas Echevarria andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7853**. Kodea: AGC8L1 – D00106-8. Jakintza arloa: Antzinaroaren Historia. Saila: Ikasketa Klasikoak. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Antzinaroko Gizarteak eta Kulturak» eta «Erlijioa eta Integrazio Politika Antzinaroan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko uztailaren 17a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala