Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2023ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3798

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzen baitira 2023-2024 ikasturtean ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskola-eremuan garatzeko laguntzak emateko.

Ikusirik 2023ko ekainaren 21eko Agindua, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena, 2023-2024 ikasturtean.

Agindu horrek 11. artikuluan ezartzen du balorazio-batzordeak onetsi beharreko proiektuak hautatuko dituela eta bakoitzari eman beharreko zuzkidura ekonomikoa zehaztuko duela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Batzordeburua: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Ainhoa Uranga Larralde (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bokalak: Oro Saez Ruiz de Olano (Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapen teknikaria). Juan Sangines Carballeira (Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapen teknikaria). Igone Lasa Garmendia (Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapen teknikaria). Ainhoa Uranga Larralde (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 17a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala