Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2023ko abuztuaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3791

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita José Antonio Elexpuru Camiruaga jaunak gainditu egin duela 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenak (2022ko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du José Antonio Elexpuru Camiruaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2866**. Kodea: AGC8L1 – D00144-3. Jakintza arloa: Kirurgia. Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtuko unibertsitate ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (euskera/gaztelania). Arduraldia: partziala. Burutu beharreko zereginak: «Kirurgia I».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko uztailaren 11.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala