
148. zk., 2023ko abuztuaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3787
1571/2023 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Cristina Otermin Mendía andrea Pazientearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Erizain Ondoko izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Otsailaren 12ko 550/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 30eko EHAA 101. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Pazientearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Erizain Ondokoa lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Cristina Otermin Mendía andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea izendapen askez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Pazientearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Erizain Ondoko.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Cristina Otermin Mendía andrea izendatzea, Pazientearen Arreta Zerbitzuko (PEAZ) Erizain Ondoko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko uztailaren 7rik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2023ko uztailaren 7a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B. (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SANCHEZ GARDUÑO.
RSS