
148. zk., 2023ko abuztuaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3785
1358/2023 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Pilar Makua Biurrun andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitarioko Integratuko Anestesiologiako eta Bizkorketako eta Minaren Terapiako (Bloke Kirurgikoko Atala) Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen otsailaren 16ko 309/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Anestesiologiako eta Bizkorketako eta Minaren Terapiako (Bloke Kirurgikoko Atala) Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko apirilaren 21eko EHAA, 76 zk., eta 2023ko maiatzaren 2ko BOE, 104. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Pilar Makua Biurrun andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Anestesiologiako eta Bizkorketako eta Minaren Terapiako (Bloke Kirurgikoko Atala) Atal Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pilar Makua Biurrun andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Anestesiologiako eta Bizkorketako eta Minaren Terapiako (Bloke Kirurgikoko Atala) Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko uztailaren 6a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Galdakao, 2023ko uztailaren 5a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
RSS