Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2023ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3782

IRAGARKIA, 2023ko uztailaren 18koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Balmaseda, Artzentales, Sopuerta, Zalla, Güeñes, Okondo, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes eta Basauri udal-mugarteetan, Balmaseda I parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Balmaseda I parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

● Kokalekua: Balmasedako udalerriaren mendebaldean, Levante haitzean.

● Eskatzailea: Blue Viking Barbara, S.L.

● Tartean dauden udal-mugarteak: Balmaseda, Artzentales, Sopuerta, Zalla, Güeñes, Okondo, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes eta Basauri (Bizkaia).

● Haize-sorgailuen kopurua: 6.

● Instalatu den potentzia gordina: 49.8 MW.

● Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 PK) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala