Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2023ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3777

119/2023 DEKRETUA, uztailaren 26koa, zeinaren bidez 2.339.372 euroko kredituak gaitzen baitira 5131 Programan –Trenbideko garraioaren azpiegitura eta kudeaketa–, diru-sarrerak izan direlako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2023. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak).

Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurrien eta La Palmako uhartea berreraikitzen eta beste kalteberatasun-egoera batzuei erantzuten laguntzeko abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuaren 43. artikuluak laguntza zuzeneko sistema bat ezartzen du hiri eta hiriarteko garraio kolektiboko zerbitzua eskaintzen duten autonomia-erkidegoentzat eta toki-entitateentzat.

2023ko maiatzaren 29an, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko egoitza elektronikoan, argitara eman zen Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, zeinaren bidez dirulaguntza zuzenak ematen baitzitzaizkien autonomia-erkidegoei hiri eta hiriarteko lurreko garraio publikorako. Laguntza horiek, berriz, araututa daude arestian aipatutako legegintzako errege-dekretuan, zeinetan jasotzen baita EAEri 2.339.372 euroko laguntza emango zaiola hiri eta hiriarteko trenbide-garraioko zerbitzuagatik. Bestalde, diru-kopuru hori, dagoeneko, sartuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.

Euskotrenek betetzen ditu laguntza horien onuradun izateko baldintzak; izan ere, hiri edo hiriarteko trenbideko garraio-zerbitzu kolektiboa ematen du, eta konpromisoa hartu du garraio-abonuen eta bidaia-anitzeko tituluen prezioak % 50etik gora murrizteko 2023ko ekitaldiko lehenengo seihilekoan.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea kredituak gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 2023. urteko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Funtsak erabiliko dira hiri eta hiriarteko trenbide-garraio publikoko laguntzak finantzatzeko EAEko eremuan.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko uztailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala