Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2023ko abuztuaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3774

82/2023 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ribabellosako Exolum Corporation, S.A. enpresari dagokion Kanpoko Larrialdietarako Plana onesteko Erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2023ko uztailaren 26an egindako bilkuran, Ribabellosako Exolum Corporation enpresari dagokion Kanpoko Larrialdietarako Plana onesteko erabakia onetsi du, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Ribabellosako Exolum Corporation enpresari dagokion Kanpoko Larrialdietarako Plana onesteko erabakia. Erabaki hori ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 27KO 82/2023 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EXOLUM CORPORATION SA ENPRESARI DAGOKION KANPOKO LARRIALDIETARAKO PLANA ONESTEKOA

1/2017 Legegintzako Dekretuak onetsitako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 10. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko babes zibila zuzentzeko eta koordinatzeko organo gorena, bere eskumenen esparruan. Testu bategin horren 11. artikuluak dioenez, Segurtasun Saila da Babes Zibileko politikaren organo arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburu orokorrekin bat etorriz.

Erabaki-proposamen honen xedea da goiburuan aipatzen den Kanpoko Larrialdi Plana (aurrerantzean, KLP) Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, onar dezan.

Kanpoko larrialdi-plana babes zibileko plan berezia da, eta haren helburua da kanpoko erantzuna antolatzea instalazio horietan gerta litezkeen eta enpresaren kanpoaldean eragina izan dezaketen istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean. Ildo horretan, enpresak bere barne larrialdi-planean aurreikusi dituen neurriak osatzen ditu.

Plan horien nahitaezkotasuna eta erregulazioa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 2012/18/EB Zuzentarauan xedatutakotik dator, substantzia arriskutsuekin zerikusia duten istripu larrien berezko arriskuen kontrolari buruzkoan. Halaber, Estatuko araudiaren ondorio ere bada: 17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena; Babes zibileko Oinarrizko Jarraibidea, substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larrien arriskua kontrolatzeko eta planifikatzekoa (1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa), eta 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, Substantzia arriskutsuek esku hartzen duten istripu larriei datxezkien arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituena. Autonomia-erkidegoan, honako hauetan xedatutakotik dator: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen Testu Bategina onesten duena; Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea-LABI Euskadiko Babes Zibileko Plana; 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduri eska dakizkiekeen autobabeserako betebeharrak arautzen dituena larrialdi-egoerei aurre egiteko, eta 34/2001 Dekretua, otsailaren 20ko lehia-neurri larriei buruzkoa.

Araudi horretan babes zibileko larrialdi bat sor dezaketen jardueren katalogo ofiziala aurreikusten da. Gainera, jarduera horiek garatzen dituzten enpresek barneko Larrialdi Plan bat izan behar dutela ezartzen du, besteak beste. Era berean, hala badagokio, agintariek kanpoko larrialdi-plan bat egitea, gerta daitezkeen istripu larrien ondorioak prebenitzeko eta, hala badagokio, arintzeko (aldez aurretik aztertuta, sailkatuta eta ebaluatuta). Plan horretan ezarriko lirateke babes-neurri egokienak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartu behar duten agintariak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Industrialek, baldin eta beren jarduerak edo produktuen biltegiratzea araudi honen aplikazio-eremuan sartzen badira, ekoizpen-prozesuei, segurtasun-politikei eta istripuen prebentzioari eta barneko larrialdi-planari buruzko informazioa eman behar diete organo eskudunei (gure kasuan, Eusko Jaurlaritzan industria-administrazioaren arloan eskumena dutenei). Industria-arloko agintaritza eskudunek ebaluatu egiten dute aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa, eta babes zibileko organo eskudunei ematen diete. Organo horiek kanpoko larrialdi-plana egin behar dute, industrialen laguntzarekin.

Kanpoko Larrialdi Plana egiteko prozedurak erreferentziazko araudian xedatutakoa bete du: Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak aldeko txostena eman du 2022ko abenduaren 22ko ohiko bilkuran; Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren Batzorde Iraunkorraren aldeko txostenaren 2023ko ekainaren 5eko ziurtagiria jaso da, eta jendaurrean jarri da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2023ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 19. zk., 2023ko urtarrilaren 27koa).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Erriberabeitiko (Araba/Álava) Exolum Corporation SA enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana onestea.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.


Azterketa dokumentala