Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3722

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2023ko martxoaren 3an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 15eko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten du.

2.– 2023ko otsailaren 15eko Aginduaren 16. artikuluak jasotzen du, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea, bai eta dirulaguntzarik jaso ez dutenena ere, eranskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala