Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2023ko abuztuaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3717

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Administrazio eta Zerbitzuetako teknikariaren lanpostua barne-sustapen bidez betetzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

2023ko martxoaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, lanpostu-zerrenda berri bat argitaratzeko agintzen zuena.

Lanpostu-zerrendaren aldaketak Etxepare Euskal Institutuko plantillaren konfigurazio berria islatzen zuen, 2023ko Enplegua Antolatzeko Planean aurreikusia, eta erakundeko langileen antolaketa-beharren, lan-kargen eta eginkizunen azterketaren emaitzaren arabera idatzi zen.

Lanpostu-zerrenda berrian aurreikusitakoa betez, 2023ko maiatzaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez deitu baitzen komunikazio digitaleko teknikari, sistema-teknikari, administrazio eta zerbitzuetako teknikari eta administrari laguntzaile kategoriako lan-kontratu finkodun langile izateko hautaketa-prozesuetarako.

Halaber, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), Administrazio eta Zerbitzuetako teknikariaren lanpostuaren barne-sustapeneko prozeduraren oinarri espezifikoak argitaratu ziren.

2023ko ekainaren 20an, erakundeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 15eko Ebazpena argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan, eta hor epaimahai kalifikatzailearen osaera jakinarazten zen. Ebazpen hori ere 2023ko ekainaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2023ko ekainaren 26an, Eusko Jaurlaritzako iragarki-taulan data bereko ebazpena argitaratu zen, Institutuko zuzendariarena, prozesuan onartutakoen behin betiko zerrenda jakinarazten zuena eta hautaproba egiteko lekua eta eguna adierazten zituena.

2023ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, aipatutako taulan argitaratu zen prozesura aurkeztu zen hautagai bakarrak oposizio-fasean lortutako puntuazioa, eta oinarrietan aurreikusitako epea eman zitzaion, haren aurka erreklamazioa jarri nahi bazuen ere.

Aurreikusitako epean erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, 2023ko uztailaren 6an argitaratu zen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandako data bereko ebazpena, lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa argitara ematen zuena.

Oinarri arautzaileetan ezarritako epea igarota, hautagaiak ez du erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, izangaiak lortutako emaitzak behin betikoak dira eta ebazpen honekin batera doan eranskinean jaso dira.

Hautaprobak amaitu ondoren, izangaiak hautaketa-prozesua gainditu du.

Horretarako, prozesuaren oinarri orokorren 13. puntuan ezarritakoaren arabera, eta Epaimahai Kalifikatzaileak proposatuta, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 6.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea izangaiak lortutako behin betiko puntuazioa (eranskina).

Bigarren artikulua.– Hautatutako hautagaiari 20 eguneko epea ematea, prozesuaren oinarri orokorren 14. puntuan aurreikusitako dokumentazioa Etxepare Euskal Institutuan aurkez dezan.

Donostia, 2023ko uztailaren 21a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala