Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3688

EBAZPENA 2023ko uztailaren 12koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, «René Cassin» sarirako 2023ko deialdia egiten duena.

2013ko urriaren 16ko 427/2013 Dekretuak arautzen du Giza Eskubideen «René Cassin» saria, zeinaren helburua baita jendaurrean aitortzea eta nabarmentzea pertsona fisiko edo juridikoek –publikoak izan zein pribatuak izan– irabazi asmorik gabe giza eskubideen arloan egin duten lan esanguratsua eta ibilbide pertsonal edo profesionalaren bidez giza eskubideen sustapen, defentsa eta zabalkundean hartu duten konpromisoa.

Dekretu horren 3. artikuluan jasotzen denez, urtero, Giza Eskubideen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularrak saria emateko deialdia egingo du, ebazpen bidez; halaber, deialdian ezarriko da zenbat diru emango den sariaren bidez, eta hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia zein diren.

Halaber, aipatutako dekretuaren 6.1 artikuluak ezartzen duenez, saria zein hautagaik merezi duen erabakitzeko, epaimahai bat eratuko da, eta, bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko 9 pertsonak hartuko dute parte. Giza eskubideen gaian eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez izendatuko dira epaimahaikideak.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021eko Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2023ko ekitaldian, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariak egin behar du sarirako deialdia, eta epaimahaikideak izendatu.

Deialdi hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da. Plan hori Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez onartu zen. Hori guztia aipatutako sailaren webgunean eta Legegunea web-atarian argitaratu da.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Ebazpen honen helburua da «René Cassin» sarirako 2023ko deialdia egitea.

Bigarrena.– Diru-zenbatekoa.

Sariaren diru-zenbatekoa 25.000 eurokoa da.

Hirugarrena.– Izapidetze presentziala edo elektronikoa.

1.– Hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak.

2.– Hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten pertsona fisikoek kanal presentziala edo elektronikoa erabili ahal izango dute. Kanal bat edo bestea erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan bide bera erabili behar denik, edozein unetan alda baitaiteke.

3.– Hautagaitzak aurkezteko moduari buruzko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0027008

4.– Eskabidea egin ondorengo izapideak, bide elektronikoa aukeratuz gero, helbide honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

Laugarrena.– Hautagaitzak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

1.– Hautagaitzak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2023ko urriaren 16an amaituko da, biak barne.

2.– Bitarteko elektronikoen bidez aurkezten diren hautagaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta egingo dira, esteka honetan sartuta: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0027008

3.– Hautagaitzak kanal presentzialen bidez aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu ahal izango dira.

4.– Eskabideak Zuzenean Zerbitzuan aurkezteko, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea, https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta, edo, bestela, hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko berariazko telefono-zenbakiaren bidez: 945 01 90 00.

Bosgarrena.– Hautagaitzak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariari zuzendu beharko zaio hautagaitza, eta inprimaki normalizatuan bete beharko da, ebazpen honen eranskinean jasotako ereduaren arabera, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri baitago.

2.– Hautagaitza horrekin batera, hauek aurkeztu behar dira:

– Sarirako hautagaiak egindako ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioaren dosierra.

– Proposatutako pertsonaren aldeko atxikimenduak edo abalak, halakorik bada. Hautagaitza gauzatzen dutenek aurkeztuko dituzte.

Seigarrena.– Epaimahaia.

Hauek izango dira epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Jose Antonio Rodríguez Ranz jauna, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.

Bokala: Silvia Escobar Moreno andrea, Giza Eskubideen inguruko gaietarako Espainiak 2011ra arte izandako misio bereziko enbaxadorea.

Bokala: Jon Mirena Landa Gorostiza jauna, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria.

Bokala: María Oianguren Idígoras andrea, Gernika Gogoratuz-eko zuzendaria, 2010eko René Cassi sariaren irabazlea.

Bokala: Juan José Alvarez Rubio jauna, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Zuzenbideko doktorea.

Bokala: Miren Elgarresta Larrabide andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria.

Bokala: Mikel Mancisidor de la Fuente jauna, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea.

Bokala: Manuela Mesa andrea, Ceipaz-Bakearen Kulturako zuzendaria eta Demospaz Unibertsitate Institutuko zuzendarikidea.

Bokala: Carlos Martin Beristain jauna, Giza Eskubideetako aditua, 2020ko Rene Cassin sariaren irabazlea.

Idazkaria: Monika Hernando Porres, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

Zazpigarrena.– Araubidea.

Deialdi-ebazpen honetan aipatzen den saria honako hauetan xedatutakoari atxikiko zaio: Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen duen 2013ko urriaren 16ko 427/2013 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina: VI. titulua eta VI. tituluko III. kapitulua; eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 38/2003 Legean eta 887/2006 Errege Dekretuan (azken horren araudia onartzen duena) jasotako oinarrizko araudia.

Zortzigarrena.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeari, hilabeteko epean gehienez ere, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bederatzigarrena.– Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 12a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

ERANSKINA
ESKABIDEAN SARTU BEHARREKO DATUAK

Identifikatzea.

Organo instruktoreari zuzendua: Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.

Eskatzailea:

Honela jarduten du: espedientearen pertsona/erakunde interesduna edo haren ordezkaria.

Identifikazio-agiria:

Zenbakia:

Erakundearen izena:

Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira:

Espediente hau izapidetzean administrazioak bidaltzen dituen jakinarazpenen hartzaileak hauek izango dira: (elkartea/IFK)/NANa.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.

Jakinarazpenak eta komunikazioak zein kanaletatik jaso nahi dituzun aukera dezakezu.

Elektronikoa: Nire karpetaren jakinarazpen- eta komunikazio-erretilura bidaltzen dira. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da.

Bide elektronikoari buruzko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da Nire karpetan eskuragarri jarri eta 10 egun naturaleko epean. Epe hori betetakoan, ulertuko da uko egiten diozula jakinarazpenari, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

Abisuak jasotzeko datuak.

Ohar bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera, Nire karpetan jakinarazpenen bat edo komunikazioren bat duzunean.

Posta elektronikoa:

Posta elektronikoaren berrespena:

Telefono mugikorra:

Komunikazio-hizkuntza.

Mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidez bidaliko zaizkizun jakinarazpenak eta komunikazioak zuk adierazitako hizkuntzan egongo dira.

Gaztelania/Euskara.

Datuak erabiltzeko baimena.

– Nire komunikazio- eta abisu-datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta erakundeekin ditudan harremanetan erabiltzea nahi dut.

– Nire komunikazio- eta abisu-datuak espediente hau kudeatzeko soilik erabiltzea nahi dut.

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa.

Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran erabili eta erantsiko dira.

Arduraduna: Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko laguntzak kudeatzea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak:

Ez da aurreikusten datuen komunikaziorik.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua.

(www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/144400-capa2-eu.shtml).

Araudia:

Datuen babeserako erregelamendu orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 lege organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/boe-a-2018-16673-e.pdf)

Proposatutako erakunde edo pertsonaren datuak.

Izen-abizenak:

Identifikazio-dokumentua: Zenbakia:

Helbide elektronikoa: Telefonoa:

Erantzukizunpeko adierazpenak.

Bateragarritasun-adierazpenak eta bestelakoak:

Hauxe adierazten dut pertsona edo erakunde hautagaiari buruz:

– Ez du jasotzen administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntzarik edo dirulaguntzarik.

– Helburu bererako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari da administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik (puntu honetako datuak zehaztu behar dira dagokion dokumentuan).

– Helburu bererako laguntza edo dirulaguntza eskatu dio administrazio publikoren bati edo erakunde pribaturen bati, eta ebazpenaren zain dago (dagokion dokumentuan zehaztu behar ditu puntu honetako datuak).

– Ez du jaso dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik, barnean hartuta Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea ez betetzearen ondoriozkoak.

– Ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko legez ezarritako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak berariaz aipatuta, edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, bereziki, Estatuko araudiaren arabera indarrean dagoen berdintasun-plan bat izateko betebeharrari dagokionez, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izanari dagokionez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.

– Erakunde eskatzailea ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozeduretan.

– Eskabide honetako datu guztiak egiazkoak eta osoak dira, baita aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio bati gehitzen zaion edozein datu edo informazio funtsean zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo administrazio eskudunaren aurrean erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo deklaratutakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, edo jakinarazpena egiten ez bada, ezinezkoa izango da ukitutako eskubidea edo jarduera gauzatzen jarraitzea gertaera horien berri jakiten den unetik aurrera, alde batera utzi gabe sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak honako datu hauek egiaztatuko ditu administrazio eskudunean:

– Zerga-betebeharren ordainketan egunean egoteari buruzko datuak (EAEko foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia).

– Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketan egunean egoteari buruzko datuak (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia - Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia).

Prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatzearen aurka nago (39/2015 Legearen 28. artikulua). Aurka eginez gero, erakunde horiek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Aurkeztutako dokumentuak.

Dokumentu mota:

Proposatutako pertsona edo erakundearen ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.

Abalak edo atxikimenduak:

Izena:

Sinadura:


Azterketa dokumentala