Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3687

AGINDUA, 2023ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2023-2024ko ikasturtean, STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntza deialdiko Balorazio Batzordea moldatzeko.

2023ko maiatzaren 10eko Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren bitartez, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2023-2024ko ikasturtean, STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntza deialdia egin zen.

Agindu horrek, 11. artikuluan, honako hau ezartzen du:

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat sortuko da. Bertan, bi sexuetako ordezkariak egongo dira, eta gutxienez % 40ko oreka mantendu beharko da. Honako hauek osatuko dute balorazio-batzordea:

Presidentea: Etengabeko Ikaskuntzako eta Irakasleen Prestakuntza Hobetzeko Zerbitzuko arduraduna: Sebastián Martín Moreno.

Kideak: Etengabeko Ikaskuntzako eta Irakasleen Prestakuntza Hobetzeko Zerbitzuko bi teknikari; bietako batek idazkari-lanak egingo ditu: Axular Astaburuaga Iturbe eta Celia Luengo Ugidos.

Eskumena duten hezkuntzarako laguntza zerbitzuko bi aholkulari, hezkuntza teknologikoaren eta zientifikoaren alorrekoak: Karlos Sukunza Pagola eta Elvira González Aguado.

Ingurugelako aholkulari bat: Beatriz Antón Garramiola.

Agindu horren 10. artikuluaren arabera, Etengabeko Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza da laguntzak kudeatzen dituen organoa; eta organo horretako langileen artean izandako aldaketak aintzat harturik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2023-2024ko ikasturtean, STEAM arloko hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntza deialdiko Balorazio Batzordeko arduradun izendatzea, aurreko arduraduna ordezkatzeko, batzordeko kide berri hau:

Iñigo Fernández Iturrate, egun, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzako Etengabeko Ikaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako Zerbitzuko arduraduna; batzordeburua izango da Sebastián Martín Morenoren lekuan, hura egun ez baita Etengabeko Ikaskuntza eta Irakasleen Hobekuntzarako zerbitzuko arduraduna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala