Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3685

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta emaitza horiek behin betiko egiten dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zuen, 2023ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaz (EHAA, 2023-02-01; 22. zk.).

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 23ko Ebazpenaz (EHAA, 2023-06-30; 124. zk.) argitaratu zen.

Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztuak aztertu dira. Horregatik guztiagatik,

EBATZI DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra onartu diren erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea helbide elektroniko honetan:

https://www.ivap.euskadi.eus/2023-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztu diren gainerako erreklamazioak gaitzestea.

3.– 2023ko ekainaren 23ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko egitea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala