Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3681

1071/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 440/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 440/2023 Ebazpena, Ofiziala kategoriako (Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Miguel Ángel Fernández Porres jaunaren izendapena bigarren epaimahaikide titular gisa.

b) Izendatzea Ángel Sixto Maestu Torres jauna bigarren epaimahaikide titular.

c) Errebokatzea Ángel Sixto Maestu Torres jaunaren izendapena bigarren epaimahaikide ordezko gisa.

d) Izendatzea Aitor Pazo Estefanía jauna bigarren epaimahaikide ordezko.

e) Errebokatzea Luis Ángel Valle Curras jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.

f) Izendatzea José Ángel Muguruza Mas hirugarren epaimahaikide titular.

g) Errebokatzea José Ángel Muguruza Mas jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.

h) Izendatzea José Ortiz de Villalba Fernández jauna hirugarren epaimahaikide ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala