Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3679

1024/2023 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendariarena, apirilaren 25eko 793/2023 Ebazpena aldatzen duena, zeinak honako ebazpen hau aldatzen duen: 440/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 793/2023 Ebazpena, Ofiziala kategoriako (Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Juan Pedro Ormaetxea Garalde jaunaren izendapena epaimahaiburu titular gisa.

b) Izendatzea Miguel Ángel Fernández Tejera jauna epaimahaiburu titular.

c) Errebokatzea Miguel Ángel Fernández Tejera jauna epaimahaiburu ordezko gisa.

d) Izendatzea Juan Pedro Ormaetxea Garalde jauna epaimahaiburu ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala