Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3673

721/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 451/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Zerbitzuetako Langilea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 451/2023 Ebazpena, Zerbitzuetako Langilea kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Miren Igone Madinabeitia Aranguren andrearen izendapena epaimahaiburu titular gisa.

b) Izendatzea Lander Martínez Azumendi jauna epaimahaiburu titular.

c) Errebokatzea Lander Martínez Azumendi jaunaren izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.

d) Izendatzea Isabel Marcos Lerma epaimahaiburu ordezko.

e) Errebokatzea Javier Martín Urban jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide gisa.

f) Izendatzea Óscar Ollora Barrena lehenengo epaimahaikide.

g) Errebokatzea María Isabel Maestu Ocharan andrearen izendapena bigarren epaimahaikide ordezko gisa.

h) Izendatzea Encarnación Marín Córdoba andrea bigarren epaimahaikide ordezko.

i) Errebokatzea Idoia Maguregui Altuna andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.

j) Izendatzea Alfredo Moreno Simón jauna hirugarren epaimahaikide ordezko.

k) Errebokatzea Rocío Barreira Méndez andrearen izendapena idazkari titular gisa.

l) Izendatzea Vanesa Martín González andrea idazkari titular.

m) Errebokatzea Javier Aguirre Arratibel jaunaren izendapena idazkari ordezko gisa.

n) Izendatzea Jesús Garmendia Gómez jauna idazkari ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala