Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3671

716/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 437/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian (Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Monitorea lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 437/2023 Ebazpena, Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako (Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Monitorea lanpostu funtzionalak) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Rosa María Macua Montes jaunaren izendapena epaimahaiburu titular gisa.

b) Izendatzea Carlos Mejuto Fandiño jauna epaimahaiburu titular.

c) Errebokatzea Carlos Mejuto Fandiño jaunaren izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.

d) Izendatzea Izaskun Mallona Butrón andrea epaimahaiburu ordezko.

e) Errebokatzea Ana Isabel Maestro Valle andrearen izendapena bigarren epaimahaikide ordezko gisa.

f) Izendatzea María Milagros Mancebo Gómez andrea bigarren epaimahaikide ordezko.

g) Errebokatzea Victoria Madera Cambero andrearen izendapena laugarren epaimahaikide titular.

h) Izendatzea Antonio José Mendoza Torres jauna laugarren epaimahaikide titular.

i) Errebokatzea Antonio José Mendoza Torres jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

j) Izendatzea María José Mancebo Mallo jauna laugarren epaimahaikide ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala