Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3666

660/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 450/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Mendekoen/Langileen lanbide-taldeko Zeladorea kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 450/2023 Ebazpena, Zeladorea kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Francisco Javier Madrazo jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.

b) Izendatzea Juan Carlos Marcos Bartolomé jauna lehenengo epaimahaikide titular.

c) Errebokatzea María Luisa Marín Astobieta andrearen izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.

d) Izendatzea María Paz Martín Derecho andrea epaimahaiburu ordezko.

e) Errebokatzea Alberto Macazaga Gutíerrez jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.

f) Izendatzea Blanca Nieves Mancebo de la Varga lehenengo epaimahaikide titular.

g) Errebokatzea Blanca Nieves Mancebo de la Varga andrearen izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.

h) Izendatzea Jesús Marlasca Azcona jauna lehenengo epaimhaikide ordezko.

i) Errebokatzea Zuriñe Miren Sáez de Jáuregui andrearen izendapena bigarren epaimahaikide titular gisa.

j) Izendatzea M.ª Idoya Martín Salvador andrea bigarren epaimahaikide titular.

k) Errebokatzea Alberto Maeztu López de Alba jaunaren izendapena bigarren epaimahaikide ordezko gisa.

l) Izendatzea Federico Martín Alonso jauna bigarren epaimahaikide ordezko.

m) Errebokatzea María Estrella Magro García andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.

n) Izendatzea Jon Kepa Marañón San Juan hirugarren epaimahaikide titular.

o) Errebokatzea Jon Kepa Marañón San Juan jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.

p) Izendatzea Javier Martín García jauna hirugarren epaimahaikide ordezko.

q) Errebokatzea Iñaki Maestu Sáez de Jáuregui jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide titular gisa.

r) Izendatzea Juan Luis Martín Sánchez jauna laugarren epaimahaikide titular.

s) Errebokatzea Agurtzane Martín Bustinza andrearen izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

t) Izendatzea Pilar Martín Sánchez laugarren epaimahaikide ordezko.

u) Errebokatzea Miren Idoia Sagarminaga Ugalde andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.

v) Izendatzea Ander Manterola Dudagoitia jauna idazkari ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala