Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2023ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3664

648/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 440/2023 Ebazpena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 440/2023 Ebazpena, Zerbitzu Orokorretako Gidaria kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea María Teresa Redondo Sánchez andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.

b) Izendatzea María Teresa Jiménez Sáez idazkari ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala