Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3574

107/2023 DEKRETUA, uztailaren 11koa, zeinaren bidez erabakitzen baita kargutik kentzea Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakaria, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari berria izendatzea.

Abenduaren 30eko 44/1975 Legearen bidez, «Bizkaiko Garraio Partzuergoa» sortu zen, toki-erakunde modura, «Bilboko trenbide metropolitarreko» azpiegitura-lanak finantzatzen laguntzeko, eta aipatutako zerbitzu metropolitarra ustiatzeko eta hari lagatzen zaizkion garraio-zerbitzu publikoak kudeatzeko. Partzuergoa osatzen zuten: Ogasun Ministerioak eta Herri-lanetakoak, Estatuaren izenean, eta Bilbo Handiko Korporazio Administratiboak, Bizkaiko Aldundi Probintzialak eta ingurune metropolitarreko hainbat udalek. Partzuergoko estatutuak, bestalde, ekainaren 18ko 1769/1976 Errege-dekretuaren bidez onartu ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari Herrizaingoaren, Turismoaren, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen, eta Garraioari buruzko eskumenak transferitzeari buruzko abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren 2488/1978 Errege Dekretuko 17. artikuluarekin bat etorriz, partzuergo horri transferitu zitzaizkion 1975eko abenduaren 30eko Legeak arautzen dituen eskumenak (lege horren bidez sortu ziren Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta hura garatzeko xedapenak). Autonomia Estatutuko 2. xedapen iragankorra aplikatuz, aipatutako eskumenak behin betiko transferitutzat jo ziren.

Garraio, Komunikazio eta Itsas Gaietako Saileko egitura organikoari buruzko ekainaren 9ko Dekretuaren II. kapituluko 7. atalean, arautu zen nola banatu gobernuak tren metropolitarrean dituen funtzioak eta nola parte hartu aipatutako partzuergo horretan.

19. artikuluaren arabera, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, abenduaren 30eko 44/1975 Legeak sortua, toki-erakunde bat da, izaera juridiko propioa duena, eta partzuergoko erakundeetatik independentea.

Gaur egun, partzuergoa osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalako eta Bilboko tren metropolitarraren ibilbideak ukitzen dituen gainerako udalek.

Garraio, Komunikazio eta Itsas Gaietako Saileko egiturari buruzko ekainaren 9ko Dekretuaren 23.1 artikuluaren arabera, honako gobernu-organo hauek zuzenduko dute partzuergoa:

a) Kontseilu Nagusia.

b) Batzorde Betearazlea.

c) Zuzendari kudeatzailea.

Era berean, 23.2 artikuluak erabakitzen du zein den Kontseilu Nagusiko osaera: Eusko Jaurlaritzak izendatutako hamahiru ordezkari, Bizkaiko Foru Aldundiko bi ordezkari, haietako bat lehendakaria izango delarik; Bilbo Handiko Korporazio Administratiboko ordezkari bat; Bilboko Udaleko bi ordezkari, haietako bat alkatea izango delarik, eta partzuergoko gainerako udaletako ordezkari bana, haien kideen artean izendatuta, eta den-denek izango dute hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea.

1980ko ekainaren 9ko Dekretuaren 23.2 in fine artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako dekretuz izendatu eta kenduko da lehendakaria, Herrizaingo Sailak eta Garraio, Komunikazio eta Itsas Gaietako Sailak batera proposatu ostean toki-erakundeetako lehendakarien artean. Hark kalitate-botoa izango du, eta kargua galduko du dagokion korporazioko lehendakari izateari uzten dionean.

Bestalde, 23.3 artikuluak ezartzen du partzuergoko lehendakaria izango dela Batzorde Betearazleko burua, batzorde horrek Kontseilu Nagusiak duen ordezkari-proportzio bera izango duela, eta bertan egongo dela zuzendari kudeatzailea, ahotsarekin baina botorik gabe.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020aren arabera, Segurtasun Sailari eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari dagokie batera proposatzea Eusko Jaurlaritzari dekretuz izenda dezala nor izango den Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakaria, zeina, era berean, partzuergo horretako Batzorde Betearazleko lehendakaria izango baita.

Horrenbestez, Segurtasun sailburuaren eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 11n egindako bilkuran onartu eta gero

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Unai Rementeria Maiz jauna Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari kargutik kentzea.

2. artikulua.– Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi Elixabete Etxanobe Landajuela andrea izendatzea Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Gobernu Kontseiluak onartzen duen egunetik aurrera.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala