Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2023ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HAURRESKOLAK
3572

HUTS-ZUZENKETA, honako erabaki honena: 06/12-2022 Erabakia, 2022ko abenduaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri espezifikoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira erabaki honen argitalpenean: 06/12-2022 Erabakia, 2022ko abenduaren 22koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuak zuzenduko dituzten oinarri espezifikoak (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zenbakia).

2022/5789 (3/11) orrialdean, 1. apartatuan, gaztelaniazko bertsioan,

honela dio:

«1.– Plazas convocadas.

Se convocan 3 plazas del grupo A del área de Gestión del Consorcio Haurreskolak, por el turno libre (técnicos y técnicas de grado superior).»

baina honela esan behar du:

«1.– Plazas convocadas.

Se convocan 3 plazas del grupo A1 del área de Gestión del Consorcio Haurreskolak, por el turno libre (técnicos y técnicas de grado superior).»

2022/5789 (8/11) orrialdean, d) apartatuan, gaztelaniazko bertsioan,

honela dio:

«d) Inscripción en bolsas de trabajo (2 puntos).

Se otorgarán 8 puntos a las personas inscritas en las bolsas de trabajo de técnicos y técnicas para cubrir las necesidades temporales del Consorcio Haurreskolak.»

baina honela esan behar du:

«d) Inscripción en bolsas de trabajo (2 puntos).

Se otorgarán 2 puntos a las personas inscritas en las bolsas de trabajo de técnicos y técnicas para cubrir las necesidades temporales del Consorcio Haurreskolak.»


Azterketa dokumentala