Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3548

646/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 406/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 406/2023 Ebazpena, Antolakuntzako Goi Mailako Teknikaria kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:

a) Errebokatzea Ana Patricia Pujana Uriarte andrearen izendapena epaimahaiburu titular gisa.

b) Izendatzea Itxaso Blanco Arraztio andrea epaimahaiburu titular.

c) Errebokatzea Raquel Benito Ruiz andrearen izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.

d) Izendatzea Mikel Mújica Orellana jauna epaimahaiburu ordezko.

e) Errebokatzea María Teresa Paino Ortuza andrearen izendapena bigarren epaimahaikide titular gisa.

f) Izendatzea Silvia Dabouza Acebal andrea bigarren epaimahaikide titular.

g) Errebokatzea María de los Ángeles Rodríguez González andrearen izendapena bigarren epaimahaikide ordezko gisa.

h) Izendatzea Ines Gallego Camiña bigarren epaimahaikide ordezko.

i) Errebokatzea María José Pujana Uriarte andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.

j) Izendatzea Laura Alonso Pérez hirugarren epaimahaikide titular.

k) Errebokatzea Laura Alonso Pérez andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.

l) Izendatzea Argiñe Escolástico Larizgoitia andrea hirugarren epaimahaikide ordezko.

m) Errebokatzea M.ª Teresa Redondo Sánchez andrearen izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

n) Izendatzea Amaia Arizti Ugarteburu laugarren epaimahaikide ordezko.

o) Errebokatzea Amaia Arizti Ugarteburu andrearen izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.

p) Izendatzea Elixabete Esparza García laugarren epaimahaikide ordezko.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala