Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2023ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3524

IRAGARKIA, obrak baimentzeko eskabidea iraungi eta artxibatzeko ebazpena jakinarazteko dena.

Baimenaren eskatzailearen jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, artxibatu egiten direla obrak baimentzeko administrazio-prozeduran egindako jarduerak. Iragarki honen eranskinean zehazten dira jarduera horien ezaugarriak.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Ebazpen horrek jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala