
138. zk., 2023ko uztailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3521
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian bideratutako 7/2023 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
7/2023 prozedura arrunta: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, ezetsi egiten Beatriz García García andreak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, epe bat ireki zen epaiak betearaztearen edo langileak transferitzearen ondorioz zerbitzuak ematen dituzten langileek lan-poltsetan sartzeko eskaera egin zezaten.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 6a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.
RSS