Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2023ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3519

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian izapidetzen ari den 133/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

133/2023 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen baten aurka hasitakoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten dira 2022ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez Administrazio Bereziko Zerbitzuan (mota: suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzua; azpieskala operatiboa; kategoria: Euskal Autonomia Erkidegoko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako suhiltzailea) sartzeko deitutako hautaketa-prozeduraz arduratzen den epaimahai kalifikatzailearen 2022ko abenduaren 19ko Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2. epaitegira joan daitezen, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egitera.

Arkauti, 2023ko ekainaren 28a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala