Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2023ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3515

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez «Abadiñoko udalerria Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea egitea ebazten baita eta proiektua behin betiko onesten baita, bai eta beraren ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa ere.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2023ko urtarrilaren 23an emandako ebazpen baten bidez hasierako onespena eman zitzaion «Abadiñoko udalerria Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua»ri, eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2023ko otsailaren 7an. Proiektua jendaurrean jartzeko aldian ez da alegaziorik aurkeztu. Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera proiektuaren eraginpeko administrazioei egindako kontsulten lau erantzun jaso dira. Horiei guztiei erantzun die Uraren Euskal Agentziak, eta aldaketak egin dira Ibaizabaleko 1. jarduketaren oinplanoan eta landareztatzeko 9.2 planoan.

Proiektuak ingurumenean edukiko duen eraginaren ebaluazioa egin da, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. tituluaren II. kapituluaren 2. atalean ezartzen den bezala. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2023ko uztailaren 3ko ebazpen baten bidez proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostena egin zen.

Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena emanda dago, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta alorreko araudi berezia betetzen duela, bai eta Sektore publikoko kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta indarrean dauden gainerako legezko xedapenetan xedatzen dena ere.

Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bilkuran eskuordetutako eginkizunak betez (eskuordetzea Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13 f) artikulua aplikatuz egin zen, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziaren Estatutuen 7.2.ñ) artikuluaren arabera), zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.

Hori aintzat harturik, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea egitea ebatzi behar da eta hura behin betiko onetsi behar da.

Horrenbestez, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharreko guztiak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Abadiñoko udalerria Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– Behin betiko onestea «Abadiñoko udalerria Ibaizabal ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua», bai eta horrek ingurumenean edukiko duen eraginaren azterlana ere, kontratarako aurrekontua hau dela: sei milioi hirurehun eta laurogeita hamasei mila eta hirurogeita bi (6.396.062,00) euro, BEZa barne.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egitea. Bertan proiektuaren errealitate geometrikoa egiaztatuko da, eta onetsitako proiektuan agertzen diren suposizioetatik kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak direnak ere bai.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik HILABETE igaro baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala