Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2023ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3514

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2023an eta 2024an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen balorazio batzordeko kideak, eta batzorde horren osaera argitaratzen baita.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 8ko agindu baten bidez 2023an eta 2024an euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia egiten da eta horretarako araubidea ezartzen da.

Agindu horren 14. artikuluak xedatzen du balorazio batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio batzordeko kide hauek izendatzea:

– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Javier Fernández Bordegarai, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko burua.

Bigarrena.– Argitara ematea balorazio batzordearen osaera. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondareko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroko arduraduna.

– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Javier Fernández Bordegarai, Arabako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuko burua.

Hirugarrena.– Balorazio batzordeko idazkaria Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia izango da, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa. Hitz egin ahal izango du, baina ez du boto-eskubiderik edukiko.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala